‘Nire Egia Zuen Ezpainetan’: pop-rock giroetan datorren Maialen Ibarraren lehen lana
Musika
2024, abe. 05 - 17:12
Maialen Ibarra basauriar konpositore gazteak bere lehen EPa kaleratu berri du, "Nire Egia Zuen Ezpainetan" izenburupean. Bere pentsamenduei, sentipenei, ideiei, galderei... buruz hitz egiten duten sei abestiz dago osatuta . Bere soinua "nahiko pop-ero" bezala definitzen duen arren, Ibarrak zehazten du bere abestietan "xehetasun rockeroagoak" ere aurki daitezkeela.