Skip to main content

Iñigito Txapelpunkek audio ipuin musikatuak sortu ditu

Durangoko Azoka 2024

2024, abe. 05 - 11:12

Umeentzako gauzez beterik USBa sortu du Iñigok Txapelpunkeko abeslariak. Bertan, besteak beste, Gabonetako hiru audio ipuin musikatu (soinu banda originala), hamar bideoklip, Munduko magoak ipuin bideoklipa eta margotzeko marrazkiak aurkitu daitezke.

Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokako bere postuan jarriko ditu eskuragarri.

Hamaika Telebista