Kantuz topaketa nazionala antolatu du Sarek Durangon
Durangoko Azoka 2024
Ane Garitaonandia
2024, abe. 06 - 11:12
Abestu dituzten abestien artean, Imanol Urbietak sortu zuen “Behin betiko” abestiaren bertsioa kantatu dute. Moldaketa Arkaitz Estiballesek egin du kanpainari ekarpena egingo dion mezuarekin.
“Eragile sozial eta politikoen, sindikatuen, alderdien eta gizartearen ardura da etorkizunera begira jarri eta salbuespenekin amaitzea, sufrimenduarekin amaitzea; gatazkaren konponbideari aterabide integral bat eskaintzeko lanean aritzea, alegia” adierazi dute.
Halaber, konponbidearen eta bizikidetzaren alde, urtarrilaren 11n Bilbon La Casillatik abiatuta manifestaziora joateko deia luzatu dute dute.

