Iruñea Beltza jaialdiak 6.000 pertsona elkarretaratu ditu literatura beltzaren inguruan
Literatura
Oier Araiz
2023, urt. 27 - 08:01
/ “Pamplona Negra” jaialdia urtarrilaren 16tik 21era bitartean egin da, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustatuta, eta NICDO Sozietate Publikoaren (Baluarte, Planetario eta Nafarroako Filmategia) lantokiek antolatzen dute oso-osorik, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Liburutegiekin elkarlanean. Bederatzigarren edizioan, aurreko urteko parte-hartzaile kopuruak gora egin du berriro. 6.000 pertsonak baino gehiagok aurrez aurre gozatu dute programatutako 50 jarduera baino gehiagotan, eta horietatik % 90ek doako sarbidea izan dute. Gainera, streaming bidezko emisioak 2.500 ikustaldi ingurura iritsi dira.

















