Skip to main content

Hamazazpi euskal ekoizpen egongo dira Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioan

Zinema

2022, abu. 31 - 08:08

Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioa irailaren 16tik 24ra ospatuko da. Guztira, 17 euskal ekoizpen izango dira ikusgai, hamahiru film luze eta lau labur.

Lehenengo aldiz, bi euskal ekoizpen lehiatuko dira sail ofizialean: Mikel Gurrearen ‘Suro’ eta 'La consagración de la primavera', Fernando Francok zuzendua, Koldo Zuazua donostiarraren ekoizpenarekin.

Maria Elorza Zinemaldiko New Directors sailean lehiatuko da, zuzendariak 'A los libros y a las mujeres canto' aurkeztuko du.

Zinemira sailaren barruan, fikziozko eta ez-fikziozko zazpi titulu egongo dira. Horietako lau, Euskal Zinemaren Irizar Sarirako hautagai izango dira, Zinemaldiko beste sail batzuetan dauden beste sei lanekin batera.

Hamaika Telebista