Mundua

All Stories

Esti Linares, ikerlaria: 'Une oro emakumeen kontrako zapalkuntza maila oso altua da Iranen'

Esti Linaresek adierazi du ezinezkoa dela haien oinetan jartzea eta bere begirune osoa adierazi die bertako emakumeei. “Oso hilketa biolentoa izan da, zapalkuntza maila oso altua izan da” esan du. Berebat, nabarmendu du aldiro eta une oro gertatzen ari diren jarrerak oso agresiboak direla emakume eta mugimendu feministarentzat.

'Bella Ciao'ren persierazko bertsioa, Iranen aldaketak eta askatasuna aldarrikatzeko

Mahsa Amini gaztearen heriotza salatzeko milaka dira kaleak hartzen ari diren pertsonak mundu osoan zehar. Masha Amini, 22 urteko gaztea, Irango Moralaren Poliziak atxilotu zuen beloa gaizki jarrita eramateagatik. Poliziaren arabera, egun hartan bertan bihotzeko bat izan zuen Aminik, Teherango komisaria batean, eta ostiralean hil zen, ospitalean, hiru egunez koman egon eta gero. Gurasoek argi utzi dute ez zegoela gaixo atxilotu aurretik.

Aldarrikapenak abesti moduan iritsi dira orain, 'Bella ciao' abestiarekin, faxismoaren aurkako erresistentziaren ereserkiarekin. Izan ere, zapalkuntzaren aurka borrokatzen direnen erresistentzia eta duintasuna gogorarazten dituen kantua da. Abesti honek askatasun irrika, borrokarako bokazioa eta eraikitzeko prozesuan parte-hartze aktiboa adierazten ditu.

Meloni ultraeskuindarrak hauteskundeak irabazi ditu eta Italiako lehen ministro izango da

Boto-paperen % 90 baino gehiago zenbatuta, FdI Italiako Anaiak alderdi ultraeskuindarraren liderra, Giorgia Meloni, herrialdeko lehen ministroa izango da. Italiako eskuin muturrak lehen aldiz irabazi ditu parlamenturako hauteskundeak. Bigarren Mundu Gerraz geroztik izan duen gobernurik eskuindarrena izango du.

Senaturako zein Diputatuen Kongresurako, FdI alderdiak botoen % 26,5 lortu ditu, Enrico Lettaren Alderdi Demokratikoak botoen % 19,4 eta Giuseppe Conteren 5 Izar Mugimenduak botoen % 14,8. Eskuineko koalizioak (FdI, Liga eta Forza Italia) gehiengo osoa lortu du bi ganberetan, % 44.

Bestalde, inoizko parte hartzerik txikiena izan da, %63,91, eta abstentzioa inoizko handiena, %36.

Krisi energetikoari aurre egiteko 140.000 milioi euro bildu nahi ditu Europako Batzordeak

Gasa erabiltzen ez duten argindar enpresen eta petrolio konpainien gehiegizko irabaziak zergapetzeko eskatu du Europako Batzordeak, eta derrigorrezkoa egin nahi du puntako orduetan argindar kontsumoa %5 txikitzea. Horrela, 140.000 milioi eurotik gora bil ditzaketela kalkulatu du.

Energia berriztagarrien, nuklearren eta lignitoen bidez elektrizitatea baliatzen duten argindar konpainiei zerga bat jartzeko asmoa du Batzordeak, aldi berean, erregai fosilak ustiatzen dituzten enpresei tasa berezi bat ezarriko die. Puntako orduetan argindar kontsumoa %5ekoa izan beharko du, horietan erabiltzen delako gehien gasa argindarra sortzeko eta, ondorioz, horiek direlako ordurik garestienak.

Irailaren 30ean dute egitekoa Energia ministroen goi bilera, erabakiak hartzen hasteko, eta horretarako negoziazioen oinarri izango da gaur eguerdian Europako Batzordeak aurkeztu duen proposamena.

Marta Rovirak adierazi du independentzia ezin dela lortu ERCren parte hartzerik gabe

ANC Biltzar Nazional Katalanaren eta Kataluniako Gobernuaren arteko tirabirak nabarmendu ziren Diadan herenegun. Tentsioaren adibide izan ziren, astelehen goizean ERCk entzun zituen txistuak. Gobernuaren dimisioa eskatzen zuten oihuak ere entzun ziren ekitaldian, eta egunean zehar egin ziren beste hainbat ekitalditan ere nabaria izan zen tentsioa.
Esquerra Republicanari “independentziaren aldeko apustua” egiteko eskatu zion Dolors Feliu ANCko presidenteak, eta hori egiten ez badu hauteskundeak antolatzeko.

Milaka pertsona elkartu dira Diada egunean, ANCk Bartzelonan deitutako manifestazioan

ANCren arabera, 700.000 pertsona bertaratu dira manifestaziora. Bartzelonako Udaltzaingoak, berriz, 150.000 manifestari izan direla esan du."Tornem-hi per vèncer. Independència" (Itzul gaitezen garaitzeko. Independentzia) izan du lelotzat aurtengo mobilizazioak.

Jovent Republica taldeak eta ERCko gazteriak bat egin dute ANCren manifestazioarekin. Era berean, bertan izan dira JxCat alderdiko zenbait kide ere; Jordi Turull idazkari nagusia, Laura Borras presidentea eta Jordi Puignero edo Jaume Giro bezalako aholkulariak, Xavier Trias Bartzelonako alkate ohiarekin batera.

Dolors Felliu ANCko presidenteak adierazi du egin dezatela independentziaren aldeko apustua, edo hauteskundeak deitzeko. Bestalde, azpimarratu du independentziarekiko zintzotasuna, gardentasuna eta erabaki irmoa eskatu dizkiela agintariei.

Euskal Herriko zenbait ordezkari politiko ere izan dira bertan,Rafael Casanovaren omenezko lore eskaintzan.

Kataluniako Egun Nazionalari hasiera emateko, Rafael Casanovaren monumentu aurreko lore eskaintzan parte hartu dute Bakartxo Ruizek eta Jon Inarrituk. EH Bilduk Kataluniako Errepublika errealitate izatea aldarrikatu du. EAJk, bere aldetik, Kataluniako gatazka konpontzeko "elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren" alde egin du.

Elisabet II.a, Erresuma Batuko erregina, Eskozian hil da, Balmoralgo jauregian, 96 urte zituela

Hala baieztatu du Erresuma Batuko Errege Etxeak ohar baten bidez. Heriotzaren baieztapena heldu baino ordu batzuk lehenago, Buckingham Palace-tik iragarri zuten medikuak "kezkatuta" zeudela erreginaren osasun egoerarekin, eta gomendatu dutela Balmoral gazteluan (Eskozia) geratzea, zaintzapean.

Elisabet II.aren lau seme-alabak Eskoziara joan dira premia handiz, tartean Charles Galeskoa hurrengo erregea izango dena. William eta Harry printzeak ere hara joan dira. Erregina, astearte honetan ekitaldi ofizial batean egon zen, Eskoziako Jauregian, Liz Trussen harreran, lehen ministro izendatzeko.

70 urte eta erdi baino gehiagoko erregealdiaren ondoren, berea izan da Erresuma Batuko agintaldirik luzeena. Charles printzeak bihar egingo du bere lehen agerraldia errege gisara, eta jarraian Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako gobernuburuekin bilduko da aurrez aurre, Londresera itzuli aurretik.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image