Mundua

All Stories

Ane Irazabal: 'Denbora pasa ahala beldurra gero eta handiagoa da gatazkak luze jo dezakeelako'

Kievetik bueltatu berri, Ane Irazabal kazetaria Ukrainako egoeraz mintzatu zaigu. Gerra luzatuko dela aurreikusten da, eta horrek ekarriko duen "krisi politiko eta humanitarioa" kezka sortzen duela azaldu du, batez ere herritarrengan.

Errefuxiatuek hartutako bideak azaldu ditu, alboko herrialdeetara alde egiten ari direla, baina batzuk ere heldu direla Alemaniara, bertan geratzeko helburuarekin. Dena den, aipatu du "kotxe propioa dutenek" soilik ihes egin ahal izan dutela, eta beste asko "harrapatuta" gelditu direla, Errusiak Ukrainako hiriak hartzen joan den heinean.

Atzokoan, hirugarren negoziazio erronda egin zuten bi aldeetako ordezkariek, eta luze joko dutela azaldu du; "Putin ez da geratuko Ukrainan erregimen aldaketa bat ikusi arte".

Antartikako iceberg handienetako batek 150.000 milioi tona ur askatu du

Klima larrialdiaren eraginez hainbat dira munduan barrena nabaritzen ari diren kalteak. Antartikan esaterako, izozmendiak urtzen ari dira. Horren adibide dugu 5.800 km² neurtzen zituen A68 izozmendia. Duela hilabete batzuk erabat urtu zen Weddell itsasoan. Urtze horrek itsas ekosistema alda lezakeela diote zientzialariek.

Ukrainako gatazka munduko mugimendu militarren gidari

Errusia eta Ukrainaren arteko tentsioa ugaritzen doa, bi herrialdeak banatzen dituen mugan. Mendebaldeko potentziek eta Errusiak Europa Ekialdean dituzten interes geoestrategiko kontrajarrien ondorioz, tentsioak, baina, oraindik, ez du goia jo.

Ukrainan gerra saihesteko asmoz, bilera egin dute Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak eta Anthony Blinken AEBko Estatu idazkariak. NATOko tropak Errumania eta Bulgariatik erretiratzeko eskatuko die Errusiak AEBei. Baina ez batak, ez besteak, ez dute urratsik egiteko borondaterik agertu. Gatazkaren gakoak aztertu ditugu.

Kataluniako murgiltze ereduari babes zabala eman diote milaka pertsonek Bartzelonan

35.000 pertsona inguru bildu dira Bartzelonan murgiltze ereduaren alde Som Escola plataformak deitutako manifestazioan. Ikasgaien % 25 gaztelaniaz egitera behartuko dituen epaiaren aurka, katalanezko eskolak duen "herri kontsentsua blindatzeko" eskatu diete erakundeei. Bartzelonako Sant Joan pasealekuan izan da manifestazioa 'Ara i sempre, l'escola en català' lelopean (Orain eta beti, eskola katalanez). Pere Aragones presidenteak adierazi duenez, "Kataluniako eskolak erabili nahi dituen nazionalismo espainiarraren erasoaldi baten aurrean gaude"; azpimarratu duenez, "Kataluniako eskolak erabili nahi dituzte gizarte kohesioa urratzeko, eta lau boto gehiago irabazteko".

Kataluniako Auzitegi Nagusiak behartu du gela batean edukien %25 gazteleraz ematera

Hautsak harrotu ditu Kataluniako Auzitegi Nagusiak Canet de Mar-eko eskola bati ezarritako neurriak. Lehen hezkuntzako klase batean orduen %25 gazteleraz ematera behartu du epaileak, klase horretako familia batek egindako eskaeraren inguruan erabaki irmoa hartu bitartean. Familiak klaseen erdia gazteleraz jasotzea nahi du. Gainerako klasekideen senideak eta Kataluniako eragile ugari erabakiaren kontra azaldu dira.

Frantziak zentral nuklear berriak eraikiko ditu

Bart arratsaldean, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri du zentral nuklear berriak eraikiko dituztela. Frantziak hamarkadak daramatza zentral nuklearrak eraiki barik. Hala, joera aldera hori argudiatzeko bi arrazoi azaldu ditu Macronek. Batetik, independentzia energetikoa bermatzeko. Bestetik, energia nuklearrak berotegi-efektuko gasik isurtzen ez duen energia iturria ez delako.

Glasgown konpromisoa hartu dute deforestazioa gelditzeko eta metano isuriak %30 murrizteko

Glasgown, Eskozian, egiten ari da COP26 klima larrialdi buruzko nazioarteko goi bilera, hilaren 12an bukatuko dena. 200 bat agintari bildu dira bertan, klima larrialdiaren konpromisoak hartzeko helburuaz eta dagoeneko bada akordiorik.
Global Carbon Projecten txostenak iragarri du isuriak 2032an eten beharko liratekeela. Horregatik, ehun herrialde inguruk onartu dute metano isuriak % 30 murriztea. Horrez gain, baso eremuen suntsitzea eta lurren degradatzea geldiarazteko konpromisoa hartu dute herrialdeek. Bestelakoan, azaroaren goi bilerak Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzea du xede beraz ikusteke dago zer gehiago erdietsiko den. Bien bitartean, ekologistek salatu dute aldaketak ez direla bilkurarik etorriko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image