Antolatzaileen arabera, 30.000 lagun baino gehiagok asturieraren eta Asturieseko gailegoaren ofizialtasuna aldarrikatu dute larunbat honetan Oviedon, Xunta Pola Llingua Asturiana elkarteak mobilizazioa deituta.

Antolatzaileen arabera, 30.000 lagun baino gehiagok asturieraren eta Asturieseko gailegoaren ofizialtasuna aldarrikatu dute larunbat honetan Oviedon, Xunta Pola Llingua Asturiana elkarteak mobilizazioa deituta.
Urriaren 12an Hispanitatearen eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. Ospakizun nagusia Madrilen egin da, baina beste hainbat herritan desfileak ere egin dira. Hala, Jaurlaritzako eta Kataluniako ordezkariak ez dira Madrilen izan, ezta Galiziako eta Gaztela-Mantxako presidenteak ere. Horrez gain, Defentsa Ministerioaren aparteko gastua ere jomugan izan da.
Italiako justiziak Puigdemonten kontrako euroagindua eten du, Europako Justizia Auzitegiak bere irizpidea argitu arte.
Sassariren Apelazio Auzitegiak Carles Puigdemont presidentearen aurkako prozedura geldiarazi du eta Europar Batasuneko estatu guztietan immunitatea mantentzen du.
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak botere judiziala helburu politikoak lortzeko erabiltzea leporatu dio Espainiari, eta emaitza positiboak lortzeko balio izan ez dien bidea dela uste du. Bere esanetan, lau urteren ondoren, "autokritika egiteko unea" da Espainiako Estatuarentzat.
Carles Puigdemonten kontrako euroagindua bertan behera utzi du Italiako justiziak; hala, Sassariko Helegite Auzitegiak baldintzarik gabe aske utzi du.
Beraz, prozedura geldiarazi eta Europar Batasuneko estatu guztietan immunitatea mantentzen du. Epaileak ez dio bide emango Espainiako Auzitegi Gorenak Puigdemonten kontra igorritako euroaginduari, Europako Justizia Auzitegiak Espainiaratze eskariari buruzko arazo aurrejudizialari buruz erabaki artean.
2017ko irailaren 6an Generalitateko Gobernuak independentzia galdeketa deitu zuen. Espainiako Gobernu zentralak erreferenduma debekatu zuen arren, milaka lagun hauteslekuetara hurbildu ziren. Batzuk han eman zuten gaua, hauteslekuak defendatzen, beste batzuk egunean zehar agertu ziren poliziaren errepresioari aurre eginez.
Lau urte igaro dira 2017ko urriaren 1 euritsu hartatik, Kataluniako independentzia galdeketa egunetik. Bartzelonako hiru gaztek egun hartako beren bizipenak azaldu dizkigute.
200 urte bete dira Mexiko Espainiar erresumatik independizatu eta errepublika aldarrikatu zuela. Ekitaldia antolatu dute egun handia ospatzeko.
"Independentzia politikotik abiatuta, nazio berriak oso proba zailak eta mingarriak gainditu zituen, gaur egun garena izatera iritsi arte. Eskerrik asko historian zehar Mexikoren izena balorez, iraunkortasunez eta euren bizitza eskainiz goraipatzen jakin duten emakume eta gizonei ", azpimarratu du Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak.
Sassariko Dei Auzitegiko epaileak aske utzi du Carles Puigdemont. Bart Italiako poliziak L’Alguereko aireportuan atzeman ostean, Sardinian epailearen aurretik pasatzekoa zen Kataluniako presidente erbesteratua baina bere abokatuek biharrera atzeratzea eskatu dute. Edonola ere, epaileak Puigdemont aske utzi du deklaratu arte; hori bai, Sardiniatik ateratzeko baimenik gabe.
Kataluniako presidente erbesteratuak L’Alguer hirian egitekoa zuen ekitaldira joateko bidaiatu du bertara eta aireportuan bertan atxilotu dute Espainiako Auzitegi Gorenaren euroagindua betez.
Sassariko Apelazio auzitegiaren esku utzi du poliziak eta epaileak aske uztea erabaki du behin behinean, berarekin zer egin erabaki bitartean.
Alderdi independentisten arteko desadostasunak baldintzatu du Espainia eta Kataluniako Gobernuen arteko elkarrizketa mahaiaren lehen bilera. JxC-ek gobernuko kide ez diren ordezkariak izendatu ditu mahairako eta ERC-k z du horrelakorik onartu, herritarrak ordezkatzeko era bakarra Gobernuen arteko bilera izatea dela azpimarratuta.