Epaimahaiak arrazoia eman dio Johnny Deppi: Amber Heard 15 milioi ordaintzera kondenatu dute difamazioagatik. Epaiak biak difamatu zirela uste du, baina Heardek salatu zituen tratu txarrak faltsuak zirela ondorioztatu du.

Epaimahaiak arrazoia eman dio Johnny Deppi: Amber Heard 15 milioi ordaintzera kondenatu dute difamazioagatik. Epaiak biak difamatu zirela uste du, baina Heardek salatu zituen tratu txarrak faltsuak zirela ondorioztatu du.
Gaur, ekainak 1, Pablo Gonzalezen aurkako espetxealdiaren luzapenaren aurkako alegazioak aurkezteko azken eguna dela azaldu du Oihana Goirienea Pablo Gonzalezen emazteak. Ondoren, bi aste ditu gutxi gorabehera Poloniako auzitegiak erantzun bat emateko.
Bestalde, Pablo Gonzalezen egoera ona dela azaldu digu, bart jaso zuen bere lehen eskutitza.
Otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian, Ukrainako gerraren inguruan informatzen ari zen. Hasieratik, ezin izan du harremanetan jarri Gonzalo Boye abokatuarekin, ezta senideekin ere.
Oihana Goirienak, Pablo Gonzalezen emazteak, bere senarraren lehen eskutitza jaso du.
Europar Batasuneko estatuburuek eta gobernuburuek erabaki dute oraingoz. Errusiaren petrolioaren erdizkako enbargoa onartu du Europako Batasunak. Itsaso bidezko inportazioak debekatuko ditu 2023. urtearen hasierarako. Urte amaierara arteko inportazioen ia % 90 da. Beste % 10a mantendu da, Hungariara Druzhba oliobidetik iristen dena, esaterako. Horrela, Viktor Orbanen betoa gainditzen da, bere posizioari tinko eutsi baitzion bere herrialdeak Errusiako petrolioarekiko duen mendekotasun handiagatik.
Uvalde hirian izan da tiroketa, AEBetako hegoaldean. Gutxienez 22 pertsona hil dira, tartean hemeretzi ume eta 2 irakasle.
Armen erabilera arautzeko garaia dela esan du Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak. "Noiz egingo diogu aurre armen lobbyari?", galdetu du. "Zergatik da gurea halako sarraskiak gertatzen diren herrialde bakarra?".
Erasotzailea armatuta sartu da lehen hezkuntzako Robb eskolan, eta tiroka hasi da. Uvalde hirian izan da tiroketa, AEBetako hegoaldean. Hainbat ikasgelatara ere sartu da, eta, ondoren, ikastetxean bertan babestu da. Han hil du poliziak
Greg Abbot Texaseko gobernadoreak azaldu duenez, ikastetxera joan aurretik bere amonari tiro egin dio ustezko erasotzaileak.