Skip to main content

15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Jacob Zuma Hego Afrikako presidente ohiari

Mundua

15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Jacob Zuma Hego Afrikako presidente ohiari, ustelkeria ikertzen ari den batzorde ofizial baten aurrean deklaratzeari uko egiteagatik. Bere agintaldian estatuaren aparatua agintarien eta euren aldeko enpresarien alde erabili ote zuen ikertzen ari da batzorde hori.