Skip to main content

18 urteko gazte batek hemeretzi ume eta bi irakasle hil ditu Texasko eskola batean izandako tiroketan

Mundua

Uvalde hirian izan da tiroketa, AEBetako hegoaldean. Gutxienez 22 pertsona hil dira, tartean hemeretzi ume eta 2 irakasle.
Armen erabilera arautzeko garaia dela esan du Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak. "Noiz egingo diogu aurre armen lobbyari?", galdetu du. "Zergatik da gurea halako sarraskiak gertatzen diren herrialde bakarra?".

Erasotzailea armatuta sartu da lehen hezkuntzako Robb eskolan, eta tiroka hasi da. Uvalde hirian izan da tiroketa, AEBetako hegoaldean. Hainbat ikasgelatara ere sartu da, eta, ondoren, ikastetxean bertan babestu da. Han hil du poliziak
Greg Abbot Texaseko gobernadoreak azaldu duenez, ikastetxera joan aurretik bere amonari tiro egin dio ustezko erasotzaileak.