Skip to main content

36 urte dira Txernobilgo zentral nuklearreko hondamendia gertatu zela

Mundua

Gaur 36 urte, 1986ko apirilaren 26an, akats baten ondorioz, Ukrainako Txernobilgo zentral nuklearreko erreaktore atomikoetako bat lehertu zen, inoizko hondamendi nuklear zibil handiena eraginez. Hondamendiak zazpi milioi kaltetu eragin zituen. Era berean, lurrak eta urak kutsatuta jarraitzen du; oraindik ere agerikoak dira hondamendi haren ondorio erradioaktiboak.