Skip to main content

Amaitu da Madrilgo Erkidegoko hauteskunde kanpaina

Mundua

Maiatzaren biarekin, Madrilgo Erkidegoko jai egunarekin bat egin du hauteskunde kanpainako azken egunak. Alderdi Popularrak "askatasuna" nabarmendu du goiburu gisa eta ezkerreko blokeak "faxismoa ala demokrazia" dikotomia. Biharko hauteskundeen emaitzek agerian utziko dute inkestek iragarritakoa betetzen den ala ezkerreko blokeak gailentzeko aukerak dituen.