Skip to main content

Ane Irazabal: 'Alemaniak Errusiarekiko duen menpekotasun energetikoa nabarmen murriztu du'

Mundua

Errusiak gas hornidura eten die Bulgaria eta Poloniari errubloetan ez ordaintzeagatik. Baina, bitartean, Europar Batasunak gasa errubloetan ez ordaintzeko eskatu du. Izan ere, EBren ustez, errubloetan ez ordaintzea Errusiari jarritako zigorren urraketa argia litzateke.

Alemaniak Errusiarekiko duen menpekotasun energetikoa nabarmen murriztu du. Ane Irazabal kazetariak 'Gurean Gaur' magazinean azaldu bezala, gerrak eztanda egin baino lehenago, Alemaniara inportatzen zen gasaren %55a Errusiatik zetorren; baina gerrak eztanda egin zuenean, eta zigor ekonomikoei buruz hitz egiten hasi zirenean, gasaren inportazioa nola dibertsifikatu zezaketen erabaki zuten.

Gauzak horrela, Qatarrrekin akordio bat sinatu dute gas likidotua lortzeko. Hala, gasa transformatzeko azpiegitura berriak egin behar izan dituzte. Berebat, azpimarratu du Ukrainako gerrak bat egin duela Alemaniako zentral nuklearren itxierarekin.