Skip to main content

Bielorrusiaren aurkako neurriak har ditzake Europar Batasunak

Mundua

Europar Batasunak Bielorrusiaren aurka jo du, Minskek gobernuaren aurkako kazetari bat atxilotzeko hegazkin bat lur hartzera behartu ondoren.

Hegazkina Grezia eta Lituania arteko hegaldi bat egiten ari zen. Lituaniara iritsi aurretik ordea, Bielorrusia zeharkatzen ari zen bitartean, hegazkinean bonba bat egon zitekeela jakinarazi diete bertako segurtasun indarrek pilotuei, eta Minskeko aireportuan lur hartzera behartu ditu. Han atxilotu dute Roman Protasebitx kazetaria, hegazkinari bere bidea jarraitzen utzi aurretik. Ryanair konpainiak berak baieztatu duenez ez dute hegazkinean arriskutsua izan zitekeen ezer topatu.