Skip to main content

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak irabazi ditu Presidentziarako hauteskundeak

Mundua

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak irabazi ditu Presidentziarako hauteskundeak. Macronek Marine Le Pen ultraeskuindarra garaitu du bigarren itzulian.

Boto emaileen %58,54ren babesarekin irabazi du Macronek. Baina, eskuin muturrak inoizko emaitzarik onena lortu du, botoen %41,46 eskuratuta. Abstentzioa, %28koa izan da, azken 50 urtetako abstentziorik handiena.

Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, parte-hartzea % 72 ingurukoa izan da.

Ipar Euskal Herrian ere Macron nagusitu da, botoen % 65,5 lortuta.