Skip to main content

ERCk eta Juntsek koalizio gobernua osatzea adostu dute

Mundua

Pere Aragones inbestitzeko, koalizioan gobernatzeko eta hauteskundeak errepikatzea saihesteko konpromisoa hartu dute ERCk eta JxCat-ek. Era berean, gobernu egitura adostu dute: Generalitateak hamalau kontseilaritza izango ditu, eta erdi bana banatuko dituzte. Estrategia independentista bateratua ere erdietsi dute.

Bi alderdiek "barkamena" eskatu dute akordioaren itxiera luzatzeagatik eta "CUPekin lan egiteko" eta "Kataluniako herritarren konfiantza berreraikitzeko" hautua berretsi dute.