Skip to main content

Frantziako Barne ministroa Korsikara joango da martxoaren 16an istiluak lasaitzeko

Mundua

Oihana Teyseyre Berriako kazetariak jakinarazi duenez, 15.000 pertsona atera dira kalera Yvan Colonna preso politiko korsikarren egoera salatzeko. Arlesko presondegiko beste preso batek jipoitu zuen Yvan martxoaren 2an, eta geroztik ospitalean dago, koman.Atzoko istiluetan 67 lagun zauritu dira, prefeturaren azken kontaketaren arabera. Egoera lasaitzeko asmoz, Frantziako Barne ministro Gerald Darmanin Korsikara joango da martxoaren 16an, hautetsiekin “elkarrizketa ziklo bat irekitzeko”.