Skip to main content

Gehiengo osoa eskuratu dute independentistek diputatuei eta botoei dagokienean

Mundua

Gehiengo osoa eskuratu dute Katalunian independentziaren aldeko hautagaitzek. Gainera, lehen aldiz botoen %50eko langa gainditu du independentismoak.

Lehen indarra izateko lehia oso estua izango zela zioten inkesta gehienek, eta halaxe gertatu da. PSC eta ERC33-na ordezkari lortu dituzte, ta Juntsek berriz 32. Botoetan lehen indarra izan da PSC, bozen %23 eskuratuta. ERCk %21 eskuratu du eta Junts-ek berriz %20.

Indarrez sartu da Parlamentean VOX eskuin muturreko alderdi espainiarra 11 ordezkarirekin. CUP-ek 9 diputatu eskuratu ditu, aurreko legealdian baino 5 gehiago, eta En Comu Podemek orain arte zituen 8ei eutsi die. Gaueko porrotik handiena Ciudadanosena izan da: 36 ordezkari izatetik 6 ordezkari izatera pasa baita alderdi laranja. Parlamentean ordezkaritza izango duen alderdirik txikiena PP izango da, 3 ordezkarirekin.