Skip to main content

Grande-Marlaskak berriz esan du Espainian ez zela migratzailerik hil pasa den ekainaren 24an, Melillako hesia igarotzeko ahaleginean

Mundua

Grande-Marlaskak Espainiako Barne ministroak, berriro ere, aldeztu du ez zela migratzailerik hil Espainiaren kontrolpeko lurraldean pasa den ekainaren 24an, 2.000 lagun Melillako hesia igarotzen saiatu zirenean. Gutxienez 23 migratzaile hil ziren.

Marlaskak azpimarratu du, Guardia Zibilaren lana “erabat neurrizkoa” izan zela. Ordu batzuk lehenago, Lighthouse Repots GKEaren ikerketa bat argitaratu dute zenbait komunikabidek. Ikerketa horrek, kolokan jarri du orain arteko bertsioa, baina, halere, Espainiako Barne ministroak joan den irailean emandako azalpenei eutsi die gaur ere.

Gainera, ikerketek diote Espainiako mugaren aldera lurrera erori ziren migratzaileek ez zutela osasun artarik jaso.