Skip to main content

Greenpeace erakundeak plastikoaren eskandalua argitaratu du Erresuma Batuan

Mundua

Greenpeacek egin duen kanpainak salatzen duenez, Erresuma Batua pertsona bakoitzeko hondakin plastiko gehien sortzen duen bigarren herrialdea da. Erakundeak jakinarazi duenez, Erresuma Batuak 1,8 milioi tona hondakin bidaltzen ditu egunero hego hemisferioko herrialdeetara. Gainera, salatu dute hondakinak modu irregularrean desegiten dituztela herrialdean. Gauzak horrela, bideo bat publikatu dute herritarrak arazoaz kontzientzia har dezaten.