Skip to main content

Ia gehiengo osoa lortu du Isabel Diaz Ayusok Madrilgo hauteskundeetan

Mundua

Alderdi Popularrak beste bi urte emango ditu boterean gutxienez. Isabel Diaz Ayusok botoen % 44 lortu du, 65 eserleku, Ciudadanos erabat xurgatu du eta Voxen aldeko botoa edo abstentzioa nahikoa izango du presidente karguan jarraitzeko. Konfrontazioaren politikaren emaitza borobila izan da, Moncloan zuloa egingo duen seinalea.

PPko hautagaiak bikoiztu egin ditu bere eserlekuak Ciudadanosen boto guztiak bereganatuta, alderdi laranjaren gainbehera suposatu du. Ezkerrak oposizioan jarraituko du. Sanchez Moncloara iritsi zenetik porrotarik handiena izan du PSOEk, Más Madrid oposizioaren buru bilakatu da eta Unidas Podemos azken gelditu da, Pablo Iglesiasek politika instituzionala utziko duela iragarri du.