Skip to main content

Independenteek eta ezkerreko alderdiek gidatuko dute aldaketa Txilen

Mundua

Konstituzio berria idazteko ardura izango duen konbentzioko kideak hautatu dituzte asteburuan. Bozen %96 zenbatuta, alderdirik gabe aurkeztu diren hautagai independenteak izango dira Konbentzioko 155 kideetatik 48. Ezkerreko oposizioa ordezkatzen zuten bi zerrenda nagusiek 52 ordezkari lortu dituzte. 27 Apruebo Dignidad izenekoak eta 25 Lista del Apruebok. Eskuina zerrenda bateratu bakarrarekin aurkeztu da, eta 38 ordezkari bakarrik eskuratu ditu.