Skip to main content

Kataluniako murgiltze ereduari babes zabala eman diote milaka pertsonek Bartzelonan

Mundua

35.000 pertsona inguru bildu dira Bartzelonan murgiltze ereduaren alde Som Escola plataformak deitutako manifestazioan. Ikasgaien % 25 gaztelaniaz egitera behartuko dituen epaiaren aurka, katalanezko eskolak duen "herri kontsentsua blindatzeko" eskatu diete erakundeei. Bartzelonako Sant Joan pasealekuan izan da manifestazioa 'Ara i sempre, l'escola en catalĂ ' lelopean (Orain eta beti, eskola katalanez). Pere Aragones presidenteak adierazi duenez, "Kataluniako eskolak erabili nahi dituen nazionalismo espainiarraren erasoaldi baten aurrean gaude"; azpimarratu duenez, "Kataluniako eskolak erabili nahi dituzte gizarte kohesioa urratzeko, eta lau boto gehiago irabazteko".