Skip to main content

Pablo Gonzalezen emaztea: 'Epaiketa data bat, gauzak argitu eta Pablo aske geratzea da nire esperantza'

Mundua

Gaur, ekainak 1, Pablo Gonzalezen aurkako espetxealdiaren luzapenaren aurkako alegazioak aurkezteko azken eguna dela azaldu du Oihana Goirienea Pablo Gonzalezen emazteak. Ondoren, bi aste ditu gutxi gorabehera Poloniako auzitegiak erantzun bat emateko.

Bestalde, Pablo Gonzalezen egoera ona dela azaldu digu, bart jaso zuen bere lehen eskutitza.

Otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian, Ukrainako gerraren inguruan informatzen ari zen. Hasieratik, ezin izan du harremanetan jarri Gonzalo Boye abokatuarekin, ezta senideekin ere.