Skip to main content

Puigdemontek Bruselari eskatu dio Espainia behar dezala immunitatea errespetatzera

Mundua

Europako justiziak immunitatea itzuli die Puigdemont, Ponsati eta Comin eurodiputatuei. Behin-betiko erabakiaren zain, Europar Batasuneko estatu kideetan mugitu ahalko dira, atxilotzeko arriskurik gabe. Europako Justiziaren historian lehen aldia da Justizia Auzitegiak bertan behera uzten dituela Europako Parlamentuak bozkatutako suplikatorioen ondorioak, helegitea ebatzi aurretik.

Hiru eurodiputatuek uste dute euren argudioak "arrazoizkoak" direla ebatzi duela Auzitegiak. Puigdemontek azpimarratu du espainiar Estatuari arauak betearazteko eskaria egin behar diola Europar Batasunak, eta momentu hori "heltzen ari" dela. Eta Europako Auzitegiak ebazten duena ebazten duela, erabaki politikoa ez dela izango nabarmendu du.