Mundua

All Stories

Hogei urte Carlo Giulian globalizazioaren aurkako sinboloa hil zutela

Halako astearte batez, duela bi hamarkada, uztailaren 20an Carlo Giuliani polizia-furgoneta batek harrapatuta hil zen, aurpegian tiro bat jaso ostean. Giuliani globalizazioaren aurkako mugimenduko aktibista italiarra zen, eta, polizia italiar batek tiroz hil zuen G8aren goi bilera batean izan ziren istiluetan, 2001eko uztailaren 20an. Hala, Carlo Giuliani, sinbolo bat bilakatu zen aktibista antiglobalentzat.

Donald Rumsfeld Irak eta Afganistango gerren arduradun nagusietakoa hil da

Donald Rumsfeld Aebetako defentsa idazkari izandakoa hil da 88 urte zituela. Afganistan eta Irakeko gerren arduradun zuzenetako bat izan zen, “terrorismoaren aurkako gerra” izendatutako estrategiaren bitartez. Gerra horiek hasteaz gain, suntsipen handiko armei buruzko gezurren bultzatzaile nagusietako abt izan zen eta baita Guantanamoko kartzelan gertatutakoaren arduradunetako bat ere. Aldez aurretik, 1975 eta 1977 urteen artean ere defentsa idazkari izan zen, gerra hotz betean.

hamaika telebista

Image