Mundua

All Stories

Bin Salmanekin bildu da Netanyahu sekretupean

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa Mohamed Bin salman Saudi Arabiako printze oinordekoarekin bildu da asteburuan Saudi Arabiako Neom hirian. Bidaia sekretupekoa izan den arren Israelgo hedabideek eman dute bidaiaren berri. Kan irratiak "Saudi Arabiarekin harremanak normalizatzeko kontaktuen testuinguruan" kokatu du bidaia. Hala, dagoeneko Arabiar Emirerri Batuek eta Bahreinek hartutako bide bera hartuko luke Ryadek ere.

Nepalgo eskualde ezezagun eta isolatuenean Chhaupadi ohiturak dirau oraindik

Nepalgo eskualde ezezagun eta isolatuenean oraindik hilekoaren inguruan duten tabuak irauten du. Emakumeak komunitatetik aldendu behar dira hilekoa dutenean. Lohitzat hartzen dituzte eta are gutxiago igo dezakete mendi bat. Bidegabekeria horren aurrean arreta erakartzeko asmoz, Edurne Pasabanek espedizio bat egin zuen eskualdeko lau gazterekin. Elkarrekin, aldaketarako eta itxaropenerako leihoa irekitzen dute Himalaiako emakumeentzat.

Gerra osteko krisiari aurre egiteko bide-orria aurkeztu du Armeniako lehen ministroak

Armenian, Karabakh garaiko bake akordioak eragindako krisitik ateratzeko helburua duen bide orri bat aurkeztu du Nikol Pashinian lehen ministroak. 44 egun iraun duen gerrak milaka hildako eta zauritu eragin ditu, eta orain arte armeniarrek kontrolatzen zituzten hainbat zonalde Azerbaijanen esku geratu dira. Akordioa traizio modura ikusten dute askok Armenian. Oposizioak bere dimisioa eskatu du bake-akordioa publiko egin zenetik.

Milaka errefuxiatu irten dira Etiopiako Tigray eskualdetik

Borrokek aurrera jarraitzen dute Etiopia iparraldean. Ez da erraza gertatzen ari dena zehazki zer den jakitea, Etiopiako gobernuak erabat moztu baititu telefono eta internet bidezko komunikazio guztiak Tigray eskualdean. Gobernuak adierazi du borrokek ez dutela etenik izango Tigray eskualdeko buruzagiak atxilotu eta justiziaren aurrera eraman eta Tigrayko Askapenerako Herri Frontearen arma guztiak konfiskatu arte.

Macronek Alemaniaren eta Bruselaren babesa lortu du Schengen eremua eraldatzeko

Europar Batasuneko hainbat buruzagik, tartean Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak, mehatxu terroristaren aurrean EBk erantzun "azkarra eta koordinatua" eman behar duela esan dute astearte honetan. Mugak indartzea, asilorako baldintzak gogortzea eta Schengen espazioaren arauak berrikustea dute helburu.
hamaika telebista

Image