Mundua

All Stories

Argindarraren prezioaren igoeraren aurka protesta egin dute Bartzelonan

'Argindarraren prezioa igotzen da, amorrua itzultzen da' lelopean 200 lagun inguru bildu dira Bartzelonako Katalunia plazan.

Tarifa berriek argindarraren ordainagiria garestiagotuko duela uste dute manifestariek, eta elektrizitatea beharra dela aldarrikatu dute, ez luxua. Enpresa elektrikoen nazionalizazioa eskatu dute, besteak beste.

Netanyahu kargutik kentzeko akordioa erdietsi dute Israelen

Guztiak Netanyahuren kontra. Hala definitu daiteke Yair Lapid zentristak Netanyahuren 12 urteko agintaldiari amaiera emateko lortu duen akordioa. Aldez aurretik akordio berean bildu ahal izan zituen laboristak eta ultraeskuindarrak. Orain, Gobernu alternatiboa osatzeko falta zitzaizkion botoak eskuratu ditu Raam alderdi arabiarraren eskutik.

Mikel Ayestaran kazetariari egindako elkarrizketan aztertu dugu akordioa, eta baita Israelgo egoera politikoa ere.

Auzitegi Gorenak indultoak ez ematea erabaki ondoren, Moncloak izango du azken hitza

Preso politikoen indultuari buruzko txostena argitaratu berri du Auzitegi Gorenak eta indultoak ez ematea ebatzi du. Hala ere, azken hitza izango du Pedro Sanchezek. Egunotan aurrekaririk gabeko mezua helarazi du. Dioenez, indultuen gaineko ebazpena “gorrotoan” ez dela oinarrituko, "adiskidetzan" baizik eta “etorkizunera begiratzea” eskatu du.

Hauteskunde kanpaina astindu du Perun 18 hildako eragin dituen erasoak

Ez dago argi nor izan den erasotzailea, baina alderdiak hasi dira dagoeneko erasoa euren alde erabili nahian. Batzuek narkotrafikatzaileek egin dutela diote, besteek Sendero Luminoso taldearen ekintza bat izan dela. Bertako segurtasun indarren arabera erasotzaileak narkotrafikatzaileak izan direla ziurtatu dezake poliziak.
hamaika telebista

Image