Skip to main content

Herritarren protagonismoa aldarrikatu du EH Bilduk, Euskal Estatua eraikitzeko

Bideoa prozesatzen hasi gabe oraindik

Identifikazioa
2018-06-19

Maddalen Iriarte bozeramaileak eta Pello Urizar legebiltzarkideak hartu dute hitza irekiera ekitaldian. Iriartek esan du Euskal Estatua beharrezkoa dela aske izateko eta herritar guztien eskubideak bermatzeko.

Urizarrek, berriz, esan du Euskal Autonomia Erkidegoko autogobernua murriztu egin dela azken urteetan. Hargatik, EH Bilduren proposamena zein den azaldu du: Eusko Legbiltzarrak botere legegilea izatea, Eusko Jaurlaritzak botere exekutiboa, euskal botere judiziala bermatzea eta horiei gizarte edo herritar boterea izango litzatekeena gehitzea. Urizarren hitzetan, Espainiarekiko harremana aldatu beharra dago, berdintasunean oinarritutakoa izan dadin.

Jardunaldien lehen egunean, Ekai Centerreko Adrian Celaya, EHUko irakasle Helena Francok, Lovainako Unibertsitateko dekanorde Bart Maddensek, EHUko ikerlari Jule Goikoetxeak edota EHUko irakasle Unai Fernandez de Betoño dira partaide, besteak beste. Itxierarako, berriz, mahai ingurua antolatu dute Eskoziako Irlandako eta Kataluniako ordezkariekin eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailearekin.

Saioak / Euskal Egitura
albisteak, ArnaldoOtegi, Bilbo, EHBildu, estatu, estatugintza, euskal, herritar, jardunaldi, LarraitzUgarte, MaddalenIriarte, PelloUrizar, protagonismo
Artxiboa
BihurketaBihurketa hasi gabea
Iraupena22:57:20
Neurriak1024px X 576px
Fitxategia (X)
Fitxategi arina/home/www/396b7e1e76a9c2ce6d4171b6db3935fd/web/d/bideoArinak/screenShots/HBI_00082767.flv (X)
Egilea eta jabetza
-k bidalia,
2018/06/19-an
Copyright
Edukiaren kokapena
Herria
Webean
NonIgo gabea
LerroburuaHerritarren protagonismoa aldarrikatu du EH Bilduk, Euskal Estatua eraikitzeko
Deskripzioa

Euskal Estatuaren eraikuntzarako, herritarrek izan behar dutela protagonista aldarrikatu du EH Bilduk, Bilbon. Bi eguneko jardunaldia egiten ari dira, Euskal estatuaren bidean. Erronkak eta aukerak lelopean, eta hainbat ordezkari politikok eta akademiako adituk parte hartuko dute bertan. Larraitz Ugarte EH Bilduko estatugintza idazkariaren hitzetan, Euskal Estatuaren eraikuntzaren aldeko arrazoiak eskuratzeko antolatu dute jardunaldia. 

 
 
bannerra

bannerra