Skip to main content
bannerra

Azaroan langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian

Bideoa prozesatzen hasi gabe oraindik

Identifikazioa
2019-12-03
Azaroan langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian. Hala jakinarazi du Espainiako Gobernu Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministerioak ateratako txostenak. 1006 langabe gutxiago daude zehazki, eta Gizarte Segurantzan ia 1500 afiliatu gehiagok eman dute izena. Hiru lurraldeetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egin du behera, Nafarroan, ordea, gora egin du. Zifra absloutuei erreparatuz, 146.193 dira azaroan langabezian zeuden Hego Euskal Herritarrak. Urte bat atzera, 8.321 langabe gehiago zeuden, beraz %5,4-ko jaitsiera eman da. Hain zuzen ere, 2017tik 2018ra horrela gertatu zen ere. Lan Ministerioak jakinarazi duenez, sektore guztietan eman da jaitsiera, eta hirugarren sektorea izan da, zerbitzuen sektorea alegia, beherakadarik nabarmenena pairatu duena, 611 langabe gutxiagorekin. Azpimarratzekoa, era berean, Industrian 236 langabe gutxiago daudela.
Saioak / Gurean Gaur
Ekonomia / Langabezia
albisteak, emakumeak, enplegua, Hego Euskal herria, industria, Langabetuak, langabezia, lurraldeak, zerbitzuak
Artxiboa
BihurketaBihurketa hasi gabea
IraupenaDaturik ez
Neurriak0px X 0px
Fitxategia (X)
Fitxategi arina/home/www/396b7e1e76a9c2ce6d4171b6db3935fd/web/d/bideoArinak/screenShots/ (X)
Egilea eta jabetza
-k bidalia,
2019/12/03-an
Copyright
Edukiaren kokapena
Herria
Webean
NonIgo gabea
LerroburuaAzaroan langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian
DeskripzioaAzaroan langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian. Hala jaso du Espainiako Gobernu Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministerioak ateratako txostenak. 1.006 langabe gutxiago daude zehazki, eta Gizarte Segurantzan ia 1.500 afiliatu gehiagok eman dute izena. Hego Euskal Herriko hiru lurraldetan jaitsi egin da langabezia; Nafarroan, ordea, igo. Zifra absolutuei erreparatuz, 146.193 langabe daude guztira Hego Euskal Herrian. Iaz, 8.321 langabe gehiago zeuden, beraz %5,4ko jaitsiera izan da. Hain zuzen ere, hori gertatu zen 2017tik 2018ra ere. Lan Ministerioak jakinarazi duenez, sektore guztietan jaitsi da langabezia, eta hirugarren sektorea izan da, zerbitzuen sektorea alegia, beherakadarik handiena izan duena, 611 langabe gutxiagorekin. Azpimarratzekoa da, era berean, 236 langabe gutxiago daudela industriaren sektorean.
 
bannerra

bannerra