Skip to main content
Abian da Klikmetroak ekimenaren laugarren edizioa

2014-06-04

Kilometroak jaiaren baitako ekimena martxan da, laugarren urtez jarraian. Bi norabidetan mamitzen da Klikmetroak proiektua. Batetik, jendearen parte hartzea bultzatu nahi da; bestetik, merkatari, elkarte zein enpresen diru laguntza sustatu. Edonork hartu dezake parte ekimenean, klikmetroak.kilometroak.net webgunearen bitartez.

Osasungintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek manifestazioa iragarri dute ekainaren 26rako

2014-06-04

Osasungintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek mobilizazioak iragarri dituzte datozen hilabeteetarako. Lehen protesta eguna ekainaren 26an izango dute. Egun horretan manifestazioa burutuko dute Bilboko kaleetan. Gainera, irailaren 15erako ospitale handietan itxialdiak burutuko dituztela iragarri dute. Bestalde, urriaren 11n beste manifestazio bat egingo dute eta urriaren 30eko astetik aurrera lanuzteak egingo dituzte. Mobilizazio hauekin Osakidetzak lapurtutako lan eskubideak berreskuratu nahi dituztela azaldu dute sindikatuetako ordezkariek.

12.000 ikaslek selektibitate probak hasi dituzte gaur

2014-06-04

Selektibitate probak egiten hasi dira gaur 12.000 ikasle. Batxilergoa amaitu eta unibertsitatera joan nahi duten ikasleei Lanbide Heziketako 500 ikasle eta nota hobetu nahi duten 800 gazte gehitu behar zaizkie. EAEn ostirala bitarte iraungo dute hautaproba hauek. Ipar Euskal Herriko ikasleek, bestalde, ekainaren 16an hasiko dituzte azterketak eta 23an amaituko dituzte.

EES | Ostiral honetan, Ezinean!

2014-06-04

Ostiral honetan, ekainak 6, Elkar Estudioa Sesioak programaren bigarren atala izango dugu. Azpeitiko Ezinean taldea izango da protagonista. Ostiralean 22:00etan, Hamaika Telebistan.

Sagardoa zerbitzatzea erraztuko duen kortxo eskantziadorea aurkeztu dute

2014-06-03

Astigarragako Petritegi, Irungo Ola eta Zeraingo Oiharte sagardotegiek sagardoa zerbitzatzea erraztuko duen kortxo eskantziadorea aurkeztu dute. Tapoi berriarekin kontsumitzaileari sagardoa ondo zerbitzatzeko modua jarri nahi izan diote.

Erregearen abdikazioak ukazioa ordezkatzen duela salatu du EH Bilduk

2014-06-03

Espainiako erregeare abdikazioaren bidez, haustura demokratikoa eragozteko saiakera baten aurrean gaudela salatu du EH Bilduk. Garai erabakiorra izan beharko litzatekeela oraingoa azpimarratu du koalizioak, aro baten amaiera ekarriko lukeena. Eta horregatik, EH Bilduk dei egin die indar politiko guztiei Euskal Herriaren aitortzaren eta erabakitze eskubidearen hautua egiteko.

 
bannerra

bannerra