Skip to main content
bannerra
Mikel Otero: "Frackingak ez du independentzia energetikoa ekarriko eta lanpostu gutxi sortuko ditu"

2014-02-12

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Mikel Otero Fracking Ez Araba plataformako kidea izan dugu. Europako Batzordeak fracking-ari mugak jartzeari uko egin dionean, zer eragin izango du horrek Euskal Herrian? Horri buruz, eta aferak gurean duen eraginaz hitz egin dugu berarekin.

Donostiako kontsumo ohituren inguruko ikerketa aurkeztu du Saretuz sareak

2014-02-12

Saretuz sareak eta Donostiako Udalak hiriko kontsumoaren inguruko ikerketa aurkeztu dute. Donostiako kontsumo ohituren inguruko datu kuantitatibo eta kualitatiboak adierazten dira txostenean. Era honetara, aurrerantzean mahai gainean izango dira kontsumo kontziente eta arduratsua sustatzeko ekintzetarako jarraibideak.

Bilduk eta EAJk urratsa egin dute Donostiako aurrekontuak onartzeko

2014-02-12

Ados jarri dira Bildu eta EAJ, Donostiako aurrekontuak onartzeko. Jeltzaleek aurkeztutako osoko zuzenketa bat onartu dute Udal Gobernuak eta EAJk berak, eta horrela urratsa egin dute 2014ko aurrekontuak onartzeko. Bi alderdiek nabarmendu dute arduraz jokatu dutela, Donostiak aurrekontuak izan ditzan. Azken denboraleak eragindako kalteek eragina izan dute akordioan. Horregatik, gastu arrunta murriztuko dute Izagirrek esan duenez, 1,8 milioi inguru inbertitzeko konponketetan. Ondo bidean, martxo hasierako udalbatzak onartuko dituzte kontuak.

Aizank! | Gazteek errespetuz jokatzen al dute?

2014-02-10

Aizank! saioaren atal berri honetan errespetua izan dugu hizpide. Askotan esan ohi da gazteek ez dutela errespetuz jokatzen. Zer diote haiek halakoen aurrean? Bestalde, itzuli berri den Kauta taldearekin izan gara. Diska berriaren nondik norakoak ezagutu eta taldearen ibilbidea errepasatu dugu. ZR IKSI atalean, ordea, Hernaniko Institutuan izan gara.

Kultur Maratila ekimenak 6 ikuskizun ekarriko ditu Leioara

2014-02-11

Artedramak eta Kultur Leioak hirugarren urtez Kultur Maratila izeneko programa kulturala antolatu dute. Otsailaren 20an hasiko da ekimena eta 23an bukatu. Lau egun hoietan 6 ikuskizun ikusteko aukera emango du. Pezioei dagokionean aipatu apustu berezia egin dutela eta prezioak herrikoiak izango direla. Horrela 6 ikuskizun ikusteko bonuak 30 euroko prezioa izango du eta eguneko bonuak 12 euro.

Paxkal Indo Seaskako lehendakaria deklaratzera deitu du poliziak

2014-02-11

Otsailaren 1ean Seaskaren aurkako erasoen kontrako elkarretaratzea egin zuten suprefeturaren aurrean, eta manifestari batzuek arrautzak bota zituzten eraikinera. Elkarretaratzean parte hartu zuen pertsonetako bat ostiralerako deitu dute deklaratzera polizia etxera; astelehenean joan beharko du Indok.

 
bannerra

bannerra