Skip to main content
bannerra
Estibaliz Aizpurua: "Oiartzunen nesken futbolak beti izan du indarra"

2016-03-07

Oiartzun taldeko Estibaliz Aizpurua eta Oihana Aldai jokalariak izan ditugu protagonista Hamaikakoa programan. Lehen Mailan segitzeko denboraldia egiten ari dira, egokitzea kostatu zaien arren. Sasoiaz eta dituzten sentsazioez hitz egin dugu berarekin.

Maite Lizaso, Irene Paredes eta Ainhoa Tirapu Athleticeko jokalariekin solasean

2016-03-07

Lehen Mailako lider sendoa da Athletic, eta denboraldi txukuna egiten ari dira. Maite Lizaso, Irene Paredes eta Ainhoa Tirapu jokalariekin luze eta zabal hitz egin dugu. Taldearen martxa onaz eta emakumeen futbolaren egoeraz aritu gara beraiekin.

Harrobia | Emakumeen denboraldi bikainari errepasoa

2016-03-07

Sporting 0 - Athletic 2. Gijonen irabazita, zuri-gorriak Europako postuetan egonkortu dira. Garazi Muniain eta Itziar Berriatuarekin egin dugu analisia. Bestalde, Ainhoa Tirapu, Maite Lizaso eta Eli Paredes Athleticeko jokalariekin emakumezkoen taldearen denboraldi bikainari buruz aritu gara.

Athleticeko neskak protagonista, Harrobia programan!

2016-03-07

Ainhoa Tirapu, Irene Paredes eta Maite Lizaso Athleticeko neskekin izan ginen solasean. Denboraldi bikaina daramate eta Emakumezkoen Lehen Mailako lehen postuan daude. Beraiekin izandako solasaldia gaur ikusgai, Harrobia saioan (21:00).

Martin Ugalde Foroa | "Ekarri armak"

2016-03-07

Martin Ugalde Foroan, Enekoitz Esnaolaren gidaritzapean, "Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika" liburuaren inguruko solasdia izan da bere idazle Imanol Muruarekin. Besteak beste, liburuaren idazketa prozesuaz, liburuaz beraz eta egungo egoera politikoaz aritu da hizketan Murua bertaratuekin.

Martin Ugalde Foroa | Cultura vasca VS. Euskal kultura!?

2016-03-05

Martin Ugalde Foroan, Lorea Agirreren gidaritzapean, "Cultura vasca VS. Euskal kultura!?" solasaldia izan da Ibai Iztueta idazlearekin. Izen bereko izenburuarekin kaleratu zuen liburua iaz idazleak eta, besteak beste, "Euskal kultura euskaraz baino ez da posible ala espainieraz eta frantsesez ere bai?" galdera du oinarri. Hitzaldian horren erantzuna bilatzen aritu dira.

 

 
bannerra

bannerra