Skip to main content
ArteKale | Basker dokumentala, La Basu eta Sorginen kondaira bideo-jokoa

2017-01-27

Asteongo ArteKale saioan Argibel Euba ikerlaria dugu gonbidatu. Urte luzez ahanzturan egon ostean, 60ko hamarkadan Suediako bi erreportarik Euskal Herrian zehar grabatutako "Basker" filmazioak berreskuratu ditu. La Basu rap kantari ezaguna ere izan dugu gurean, "Ni naiz izotz erregina" proiektuaz eta beste hainbat kontutaz aritu gara berarekin. Umeentzako bideo-joko baten berri ere eman digute, Sorginen kondaira du izena eta euskal mitologia, euskara eta entretenimendua uztartzen ditu. Asteburuko agenda ere ez da falta, hainbat proposamenekin gatoz. On egin!

Irene Lopez-Goñi: “Prebentzioa falta genuen, eta KiVa programak balio erantsi hori du”

2017-01-27

Eskola jazarpenarenari aurre egiteko Kiva programa Finlandiarra jarri du martxan Ikastolen Elkarteak. Progama berritzaile honen balioak, ezaugarriak eta helburuak azaltzeko izan dugu gurean Irene Lopez-Goñi, Ikastolen elkarteko pedagogia arduraduna eta KiVa programan fomatzaile akreditatua Finlandiako Unibertsitatetik. 

Koldo Tellitu: "hezkuntza sistema osoa arautuko duen lege berri bat behar dugu"

2017-01-26

Matrikulazio gararia irekita ikastolei eta hezkuntzari buruz mintzatu ginen Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko Lehendakariarekin Gurean Gaur saioan. 

Berria Deskontu Sarea

January 26, 2017 nork egina: admin

Erakustaldiak: 
1336769 erakustaldi
Klikaldiak: 
2083 klikaldi
Bat-Batean | Kantu inprobisatuaz aritu gara Beñat Gaztelumendirekin

2017-01-26

Aste batzuk igaro dira Mundu bat ahoz aho kantu inprobisatuari buruzko dokumentala estreinatu zutenetik. Beñat Gaztelumendi zuzendariarekin izan gara, eta gaiaren inguruko solasaldi interesgaarria izan dugu. Gainera, azaroan Ermuan egindako bertso saioaren onena jaso dugu.

Nondik datorkigu langile borroka?

2017-01-26

Langile borroka desegin al da? Saio honetan, langile kontzientzia eta nortasuna nondik datozen eta orduko elkartasuna berreskuratzea posible ote den erantzuten saiatu gara. Nerea Perez historialaria eta Eli Zugaza Euskalduna ontziolako borrokan parte hartu zuen emakumea izan ditugu gonbidatuak.

 
bannerra

bannerra