Skip to main content
Harrobia | Zuri gorriak txuri urdinen gainetik

2016-10-18

Athletic eta Realaren arteko euskal derbia izan dugu protagonista. Gurekin izan dira analisirako Koikili Lertxundi, Ane Urkiri eta Eñaut Barandiaran. Gainontzeko taldeen emaitzak ere aztertu ditugu, gizonezkoenak zein emakumezkoenak.

Rufi Etxeberria: "Bide demokratikoa eraikitzeko lehen mailako arazoa da Guardia Zibila"

2016-10-17

Gurean Gaur saioan, Rufi Etxeberria Sortuko kidea elkarrizketatu dugu. Aieteko Konferentziak marraztutako ibilbide orriaren garapenaz eta Kolonbiako bake prozesuaz  galdetu diogu. Sakana bailaran Guardia Zibilarengandik pairatzen duten jazarpenaz ere aritu gara.

Nafarroa Oinez | Euskarari tiraka Viana-Lodosan!

2016-10-17

"Hartu, tenka, tira!" leloarekin ospatu zen urriaren 16an, igandez, Viana-Lodosako Nafarroa Oinez festa. Bertan izan ginen, eragile eta antolatzaileekin. Giroa bera ere jaso genuen Iosu Ganuza eta Erkuden Ruizekin.

Bat-Batean | Heletako bertso saioaren onena

2016-10-15

Irailaren 11n Nafarroa Behereko Heleta herrian egindako bertso saioa jaso dugu programan. Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Amets Arzallus eta Odei Barroso aritu ziren bertsotan, Santa Maria etxeko lorategian. Hauxe duzue saioak eman zuen onena.

Toti Martinez de Lezea: "Idatzi nuen lehen liburuak bost urte pasatu zituen kajoian gordeta"

2016-10-14

1949. urtean Gasteizen jaio zen, horrekin batera bihotzean beste herri bat darama, Larrabetzu. Ezizenez ezagutzen badugu ere, bere izena Itxaropena da, eta idazle batentzat abizen luzeegia duela uste badu ere, aitaren omenez abizen osoa erabiltzen du bere liburuetan. Apustu bategatik ekin zion idazteari, lehenengo liburu hark bost urte pasatu zituen kajoian gordeta. Egoskorra eta artista da jaiotzez. Hurbilean, Toti Martinez de Lezea.

Aizank! / Sare sozialen erabilera

2016-10-14

Nafarroako gazteei begira jarri gara denboraldi berrian. Lehen atalean, Pedro de Atarrabia institutuko gazteekin izan dugu solasaldia: zein sare sozial erabiltzen dituzte eta nola? Bestalde, Aintzane Gorria borrokalariarekin hitz egin dugu, eta Hegoak elkarteak aholkolaren inguruko aholkuak eman dizkigu. Azkenik, Nafarroa Oinez festa izan dugu protagonista.

 
bannerra

bannerra