Skip to main content
Esatea Libre | Kolonbiako bake ituna eta gobernu osaketa berria

2016-09-27

Kolonbiako bake itun historikoaz aritu gara mahai-inguru politikoan. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren osaketa berriaz ere hitz egin dugu. Gurekin izan dira Elsa Pamparacuatro, Iñaki Zarraoa eta Karmelo Landa.

Maite Iturre: "Tokiko beharretara egokitzeko lanean ari gara"

2016-09-27

Gurean Gaur saioan, Maite Iturre Cederna-Garalur elkarteko lehendakaria elkarrizketatu dugu. Nafarroako Mendialdeko garapen ekonomikoaz jardun dugu, baita Ederbideaz ere, mugaz gaindiko bizikleta bidezko garraio iraunkorra sustatzeko proiektuaz.

Hauteskunde emaitzei begira, Esatea Libre saioan! (21:30)

2016-09-27

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde emaitzen analisia egingo dugu Esatea Libre mahai-inguru politikoan. Gaur asteartea, 21:30ean.

Harrobia | Athletic eta Eibar sendo

2016-09-26

Gipuzkoako derbian Eibarrek Reala menderatu zuen. Athleticek Sevillari irabazi zion. Osasunak galdu egin zuen Vila-realen zelaian. Emakumezkoetan, berriz, Athleticek irabazi, Realak galdu eta Oiartzunek berdindu. Gure taldeen emaitzen analisia egin dugu Garazi Muniain eta Verotxu Satrustegirekin.

Hauteskunde emaitzen analisia Eguzki Urteagarekin

2016-09-26

Gurean Gaur saioan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak aztertu ditugu Eguzki Urteaga soziologoarekin. Irailaren 25eko partaidetza, alderdien datuak, legebiltzarraren osaera eta beste.

Zurriolako Butaka #08 Euskaldunon Goia

2016-09-24

Donostiako Zinemaldiaren zortzigarren eta azken saioan, Berriako lagunek egin eta aurkeztu duten "Euskaldunon Goia" erreportajea eskaini dugu. Urtzi Urkizuk eman dizkigu xehetasunak. Bestalde, Izaskun Arandia (H)Emen Her(e) elkarteko presidentearekin hitz egin dugu.

 
bannerra