Skip to main content
Aktualitateko gaiak hizpide, desobedientzia zibilaren zilegitasunaz

2017-01-10

Errefuxiatuei babes emateko edo ETAren armagabetzea bideratzeko hainbat herritarrek desobedientzia baliatu izanaz aritu gara, baita Kataluniako prozesuan izango duen eraginaz ere. Desobedientzia, norbanako ala kolektiboki, zilegi da?

Esatea Libre | Errefuxiatuen krisia eta desobedientzia zibila

2017-01-10

EAJ eta PPren arteko negoziazioak eta Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari izendatu izana aztertu dugu. Gainera, errefuxiatuen krisiaz eta larrialdi egoeraren aurrean, herritarrek laguntza emateko desobedientzia zibila erabiltzeaz ere gogoeta egin dugu. Luke Uribe-Etxebarria (EAJ), Ainhoa Beola (EH Bildu), Juantxo Iturria (Ahal Dugu) eta Ricardo Crespo (PSE) izan ditugu mahaiaren bueltan.

Euskararekin gozatzea, "Ikusi eta ikasi" programaren xede nagusia

2017-01-10

Ondo pasatuz euskararen erabilera sustatzea, horixe da Ikusi eta ikasi programaren helburu nagusia. Bilboko Udalak Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean umeentzako ikuskizunik onenak ekarriko ditu berriro ere Bilboko auzoetara. Urtarrilaren 16an hasiko da Ikusi eta ikasi, eta apirilaren 5era arte iraungo du. Tailerretan izena emateko eta ekintza guztien informazio zehatza izateko sartu www.ikusietaikasi.net helbidean.

Hedabideekin elkartasunez

January 10, 2017 nork egina: admin

Erakustaldiak: 
238938 erakustaldi
Klikaldiak: 
1331 klikaldi
Harrobia | Kopara begira, berdinketa San Mamesen

2017-01-09

Asteburuan San Mamesen Athletic eta Alavesen arteko berdinketaren ostean zein Realak eta Eibarrek pilatutako porroten ondoren, Kopako norgehiagoketan jarri dute arreta gizonezkoen Lehen Mailako gure taldeekin. Horrekin batera, urte berriak ez du emaitza hoberik ekarri emakumezkoen ligako euskal taldeentzat. Guzti honen inguruan aritu gara Asier Laraudogoitia eta Garazi Muniainekin batera.

Max Center eko bezeroek umeentzako opariak eman dituzte

2017-01-09

"Cumple un deseo" proiektuaren baitan Max Center merkatal zentroan umeentzako opari bilketa bat aurrera eraman da: Barakaldoko udaleko egitasmo sozialetan parte hartzen duten umeek Baltasar errege magoaren eskutik opariak jaso dituzte.

 
bannerra

bannerra