Nortzuk gara

HAMAIKA TELEBISTAren helburua: euskarazko ikus-entzunezkoak sortzea eta zabaltzea, telebistan eta interneten euskarazko eskaintza handitu eta hobetzeko.

HAMAIKA TELEBISTAk telebista eredu gazte, garaikide, bizi, hiriko eta parte hartzailea plazaratzea du xede.

HAMAIKA TELEBISTAren ezaugarriak:

  • Euskalduna eta euskaltzalea: gure hizkuntzaren normalizazioaren prozesuarekin konpromiso estua duena.
  • Gertukoa eta Euskal Herrikoa: gertutasuna da tokian tokiko telebisten nortasuna. Honez gain Euskal Herria izango da erreferentzia nagusia.
  • Baterakoia eta zabala: guztiona eta guztiontzat. Pentsaera ezberdin guztiak islatzen dituena.
  • Independentea: erakunde publiko zein alderdi politikoetatik independentea izango dena.
  • Profesionala eta kalitatezkoa: bere xumetasunean kalitatea eskainiko duen telebista.
  • Parte hartzailea: ateak zabal zabalik izango dituena. Herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango delarik.
  • Aurrerakoia: gizarte arloan jarrera aurrerakoia hartuko duen telebista.Gizarte gaietan, lan arloan, genero aferetan, etorkinen arazoetan, ekologian eta hizkuntza kontuetan konprometitua.
  • Berritzailea: telebista ereduarekin ausarta eta teknologia berrietan gauzatu eta presente dagoen komunikabidea.

 

Hamaika Bilbo

2.007an eratu zen Bilbo Handia Ikus-entzunezkoak S.A. Ibaizabal Elkartearen eta Hamaika Telebista Hedatzeko Taldearen eskutik. Eta urte berean eskuratu zuen LTDaren Bilbo inguruko lau barrutietako emisio lizentziak: Bilbo, Barakaldo, Getxo, eta Mungiako barrutietan hain zuzen.

2.009ko urte hasieratik 24 orduko emisioa eskaintzen du.


Hamaika Donostia

2.007an eratu zen Donostialdeko Ikus-entzunezkoak S.A. Hamaika Telebista Hedatzeko Taldearen eskutik, eta urte berean eskuratu zuen LTDaren Donostialdea eta Buruntzaldeako emisio lizentzia.

2.010ean jarri genuen abian Hamaika Donostia Telebistaren emisioa.

Donostialdea eta Buruntzaldeaz gain, Oarso-Bidasoa Debabarrenako demarkazioetan ere ari da Hamaika Donostiak emisioa eskaintzen.

 
Hamaika Iruñea

Hamaika Telebista Iruñerrian emititzen ari da 2.015az geroztik.

2018. urte bukaeran NAFAR IKUSENTZUNEZKOAK SA eratu zuen Hamaika Telebistak Nafarroan jarduteko eta berari eskualdatu zion Iruñerriarako Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea SAk zuen LTD lizentzia.