Skip to main content

‘Geltokia’, Nafarroako jasangarritasuna ardatz izango duen saioa emitituko du Hamaika Telebistak

Prentsa oharrak

  • Nafarroaren jasangarritasun energetikoa, ekologikoa eta ekonomikoaz gogoeta
    egin eta arazoa bistaratzea izango da ‘Geltokia’ saioaren xedea.
  • Aritz Ganboa artzain nafarra izango da aurkezlea.

 

Donostia, 2023ko martxoaren 23a
Nafarren aztarna ekologikoa aztertzeaz, ingurunearekin daukagun harremana birbegiratzeaz, bertako produktu ekologikoak eta ekoizleak zaintzeaz eta bistaratzeaz eta Iruñerriko herritar urbanoari begira pedagogia lana egiteaz arduratuko da Ganboa.
Saioaren funtsezko ardatzak ekonomia soziala, garapen jasangarria eta ekologia izango dira. ‘Geltokia’-ren jomugak ideiak trukatzea, ikus entzuleei tresnak eta informazioa modu informal eta gertukoan eskaintzea eta herritarrei Nafarroako proiektu ezberdinak ezagutaraztea izango dira.
Ganboa Iruñeako geltoki zaharretik abiatuko da, eta saio bakoitzean gai bat landuko du elkarrizketatuen laguntzarekin. Galdera-erantzun ereduko elkarrizketa alde batera utzita, iritziak trukatzea izango da saioaren dinamika nagusia. Solasaldiotaz gain, erreportaiak eta errezetak ere nagusituko dira ‘Geltokia’-n. Erreportaietan elikadura eta energia modu jasangarri batean lantzen duten enpresa eta kooperatibak izango dira protagonista.
Errezetak Koldo Garciarekin batera grabatuko dira.
Saioa martxoaren 28an hasiko da eta 16 emisio izango dira guztira, asteartero 22:00etan Hamaika Telebistan. Saio bakoitzak 28 minutuko iraupena izango du.

Zuzenean ikusteaz gain, nahieran, Smart TV-n eta Youtuben ikusteko parada ere izango da.

 

Deskargatu prentsa oharra