Skip to main content

Zozoak beleari: euskarazko podcasta beldurren inguruan

Prentsa oharrak

  •  Hamaika Telebistaren ikus-entzunezko podcast berria
  • Danelicious eta Laura Ré izango dira saioaren aurkezleak

 

Donostian, 2023ko urriaren 25ean

Astero atal bat izango du saio berriak: igandeetan 16:00etan Spotify, Ivoox etaYoutuben eta asteazkenetan 22:00etan Hamaika Telebistako emisioan zuzenean. Guztira 8 atal izango ditu eta estreinaldia igande honetan izango da, urriaren 29an. Atal bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du.


Laura Ré eta Danelicious aurkezleek gonbidatu bat izango dute saio bakoitzean, eta hiruren artean gertuko elkarrizketa bat edukiko dute. Aukera izango dute beldur desberdinen inguruan hitz egin eta hausnarketa interesgarriak egiteko. Gonbidatuak ezdu aldez aurretik jakingo zein izango den saioan jorratuko den beldurra. Gai serioak diren arren, bi aurkezleek ez dute umorea eta ikuspegi feminista begi bistatik galduko. Kalera ere irtengo dira kale-galdeketa atalean gazte euskaldunen iritziak jasotzera.


Hori horrela, estetika emoa eta estilo beltza dituen podcast honetan inprobisazioari lekua egingo zaio eta solasaldi interesgarriak, esperientziak, ikuspuntuak eta gogoetak entzuteko beta egongo da. Gertutasuna eta konfiantzazko giroan bizipen eta ikuspuntu desberdinak ezagutuko dira.


Euskararen alde


Saioaren helburua euskara, entretenimenduaren bitartez eta era informal batean, gazteei gerturatzea da. Egungo gazteek kontsumitzen dituzten saioak ardatz hartuta, euskaraz izango den proposamen bat luzatu nahi izan zaie euskarazko programak hurreratzeko eta eskaintza zabalean tarte bat egiteko.

 

Deskargatu prentsa oharra