Skip to main content

Ogibide, Berdinbide: genero berdintasuna praktikan jarriko duen saioa

Prentsa oharrak

  • Asteartero 22:00etan, lehenengo atala urtarrilaren 9an.
  • Guztira 16 atal izango dira.

 

Donostian, 2024ko urtarrilaren 8an

Ezagutzen ditugu antzinako lanbideak? Eta adimen artifizialak sortu dituenak? Lanbide zaharrak mantentzeak zenbaterainoko garrantzia  du egun? Benetakoa al da gizarteratu nahi den genero berdintasuna lan munduan?

Hamaikako Ogibide, Berdinbide saioko atal bakoitzean ogibide ezberdin bat berreskuratuko da. Lanbide horretako egunerokoa ikusleari gerturatu eta galtzear dauden ofizioen berri emango da. Euren ikuspegia da interesatzen zaiguna. Pertsonaia berarekin biziko dugu eguneroko hori, bere erritmoa jarraituz eta bere lanaldiak osatzen duen munduan guztiz murgilduta.

Ahalegin berezia egingo da genero berdintasunean, pantailara ekarriz erreferente izan daitezkeen emakume langileak. Hori horrela, gizonezkoen lanbide izan direnetan emakumeak bistaratzeko saiakera berezia egingo dugu. Izenak dioen moduan, genero berdintasunari ekarpen praktikoa egingo zaio Nafarroako ofizio, profesio, kirol, kultur arlo ezberdinetako pertsonak gidari hartuta.

 

Hamaikako balioekin bat

Saio honen eskutik feminismoaren eta berdintasunaren baloreekin bat egiten du Hamaikak. Berdintasuna sustatu nahi da ogibide ezberdinak erakutsik, eskubide berdintasuna.

 

Deskargatu prentsa oharra