Skip to main content

Etxabere Haragia proiektua ezagutuko dugu aste honetako Bizib(h)erri saioan

Promozioak

Erroibarrera joan gara, zehazki Sorogainera, Etxabere Haragia proiektua gertutik ezagutzera. Bertan, behiak herri-larreetan nola hazten diren ikusi dugu, eta abeltzaintza estentsiboaren egunerokoa ezagutu dugu. Gainera, behi haragiaren zuzeneko salmenta nola egiten duten azaldu digute, ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko harreman zuzena sustatuz eta tokiko kalitatezko produktuen alde eginez.

Asteazkenean, 22:00etan, saioa ikusgai hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista