Skip to main content

Otsagabiako Bordaxaki proiektua ezagutuko dugu aste honetako Bizib(h)erri saioan

Promozioak

Iñakik eta Andonik euskal txerri arrazaren inguruan martxan duten proiektuaren sorrera, helburuak eta gaur egun egiten duten lana azaldu dizkigute. Euskal txerriaren ezaugarriak, hazkuntza-prozesua eta kalitatezko haragiaren ekoizpena gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, eta gainera, bertako arraza autoktonoa mantentzearen garrantziaz eta tokiko ekoizpena, jasangarritasuna eta landa-ingurunearen garapena sustatzen dituen proiektu batek duen balioaz hausnartu dugu. 

Asteazkenean 22:00etan saioa ikusgai hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista