Skip to main content

Bañolet filma emitituko dugu asteartean Hamaikan

Promozioak

2020ko Sormen Beka DA!-ren (Durangoko Azoka) irabazlea izan zen, eta Paxkal Irigoyen Etxeberri eta Maia Iribarne Olhagarai dira zuzendariak. Umeen begiradatik sortutako pelikula auzolanean egina dago, Eiherelarreko biztanleen laguntzaz, eta sinbolismoz, errealismo magikoz eta surrealismoz beteriko iniziazio istorioa da.

Umorea, absurdoa eta poesia dira ikus-entzunezkoaren ezaugarri nagusiak, eta bere helburua identitateari buruzko gogoeta egitea da.

Hauxe da sinopsia: Luixa eta bere lagunak, Bañoleten haunditzen dira. Herri berezi huntako haurrek 11 urte betetzen dituztelarik, zeremonia garrantzitsu bat prestatzen dute. Haurtzarotik heldutasunera pasatzeko egun haundia hurbiltzen ari da…

Asteartean, 22:00etan, 'Bañolet' filma Hamaika Telebistan.