Skip to main content

Gari Torregrosa Armendariz izango da aste honetako 'Ama* Eme* Ume*' saioan

Promozioak

Ordaindutako lana eta zaintzaren arteko bateragarritasunak, edo hobe esanda bateratzeko ezintasuna haurrak dituzten familia askoren eguneroko arazoa da. Zama hori, baina, emakumeen bizkar gainean dago oraindik ere, izan ere, erabat feminizatuak daude lana murrizteko eta eszedentzia hartzeko aukerak. Gure gaurko gonbidatua datu horien atzean ezkutatzen den salbuespena da. Gizonezkoa da, aita, eta berak hartu du lan murrizketa bere semea zaintzeko.

Asteartean, 22:00etan, saioa ikusgai hamaika.eus en, Youtuben eta Spotifyen.