Skip to main content

'Hondamendia' antzezlana eskainiko dugu asteburuan Hamaika Telebistan

Promozioak

Otsailaren 6an lau urte bete dira Zaldibarko zabortegiko luiziak Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak desagerrarazi zituenetik, eta urte bereko martxoan, koronabirusak eragindako izurriteagatik itxialdia agindu zuten agintariek.

Gertaera horiek oinarri hartuta osatu dute 'Hondamendia' antzezlana Axut! eta Artedrama konpainiek, berezko dituzten begirada zorrotzak, eszena txiki eta erritmo biziek, askotariko soinu bandak eta umorearen erabilera paregabeak ezaugarritzen duten antzezlana.

Obra ikusteko aukera izango duzu larunbatean eta igandean, 20:00etan, Hamaika Telebistan. Eta ez du axola dagoeneko ikusi baduzu, ziur bigarren aldiz ikusteko gogoz gelditu zinela.