Skip to main content

'Zama doinuz arindu' elkartasun emanaldia asteburuan ikusgai Hamaikan

Promozioak

'Zama doinuz arindu' elkartasun kontzertua eskainiko dugu asteburuan Hamaika Telebistan. Ikuskizun horren helburua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko legedia salatzea da, eta euskal presoek zein bere senideek jasaten dituzten hainbat eskubide urraketen zama arintzea. Xiberoots taldeko Pette eta Jon eta Koma taldeko Bribi eta Natxo musikariek eta Iheskide, Eire, Ibil bedi eta McOnak taldeek eta Zigor DZk, Maider Ansa abeslariak eta Ion Barbarin aktoreak hartu dute parte, besteak beste.

Larunbatean eta igandean, 20:00etan, Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.