Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendariak sagardogintzaren egoeraz eta etorkizunaz aritu da 11Tokitan saioaren lehen atalean.
Beterri-Buruntzaldeko Garapen Agentziak eskualdeen ekonomiaren garapena du ardatz. Almike Arrastoak eskuartean dituzten egitasmoak eta aurrean dituzten erronkak azaldu dizkigu 11Tokitan saioan.
Jose Luis Zumeta gogoan hartu dugu 11Tokitan saioaren lehen geldialdian. Usurbildarra jaiotzez, mundu mailako erreferentzia eta ondarea utzi digu Zumetak. Euskal berpizkundearen lekuko, aitzindaria izan da koloreen maisu lanean.
Euskal Herriko eskualde ezberdinetara goaz. Gaur Beterri-Buruntza eskualdera goaz, Usurbilera, sagardoa, tokian tokiko kontsumoa eta Zumeta ardatz hartuta.