Skip to main content

Adineko jendearen zaintza ahaztu al dugu?

Altxa burua

Adinekoek itxialdi zorrotzena sufritu dute, eta beraientzat beharrezkoak diren muxu eta besarkadei uko egin behar izan diete denbora luzez. Koro Lopez de Sabando adineko emakume bat da; ezin dela kexatu dio, baina nabarmendu digu gogorrena bere hiru urteko bilobaren muxuak ezin jasotzea izan dela. Mikel Auzaren aita Vergel erresidentzian dago, eta zentroetan bizitako egoeraz hausnartu du Reyes Ilintxeta kazetariarekin.